GAILU

URRIAK 30 IGANDEA Arratsaldeko 19:00etan

Sarrera ONLINE 8 € + gestio gastuak

https://www.musikaze.net/web/?menu=138&pagina=entradas&item=41040&siteID=beikozini

Lehiatilan 10 €

-GAILU
Mikel, Okene eta Drake: -Gailu. Musika abentura ezberdinetan ibilitako hiru musikariek berriz bat egin dute egitasmo honetan. Entsegu lokaleko esperimentazio eta jolasek, -Gailu taldearen berpiztea ekarri dute, lurpetik atera, eta bizi berri bat eman diote ia 20 urte lozorroan egon den egitasmoari. Ahotsa, bateria, baxua eta sanplerrak. Eta disko bat: “Begiak, Egiak Ba Ote?” (bIDEhUTS). Mikel, Okene eta Mariano: Zuzeneko -Gailu. Zuzeneko emanaldietarako Marianok Drake ordezkatuko du, ‘power trio’ eran Andoaingo Garate baserrian grabatutako diskoa zuzeneko bizian taularatuz.

Gailu 2022 - argazkia GALDER IZAGIRRE 2