WILLIS DRUMMOND + EZPALAK

OTSAILAK 10 OSTIRALA

GAUEKO 22:00etan

AURRESALMENTA 12 € + gestio gastuak

 https://www.musikaze.net/web/?menu=138&pagina=entradas&item=42898&siteID=beikozini
TAKILAN: 15 €

EZPALAK

Ezpalak helduagoa da orain, Hortz Aina Hots disko berrian egiaztatu ahal izango
dugunez. Rock britainiarraren eragina sumatzen da album berri honetan, abesti gogor
eta bortitzagoak aurkeztu baitizkigu taldeak; diskoko 10 abestien bitartez, taldekideek
argi utzi digute beti egin nahi izan dutena egiten ari direla. Izan ere, “zenbat buru,
hainbat aburu”, diote. Hortz Aina Hots estudioan grabatutako hirugarren diskoa da,
bigarrena Oso Polita diskoetxearekin; honen aurretik, Kolpatu Topatu lana kaleratu
zuten, eta harrera oso ona izan zuen kritikarien aldetik ez ezik, ikus-entzuleen aldetik
ere.
Aurkezpen-bira egingo dute gipuzkoarrek; izan ere, zuzenean hazten da talde hau
batez ere, eta kontzertuen lehenengo datak aurkeztu dituzte jada; hona hemen:

Burgosen, azaroaren 26an, Madrilen abenduaren 3an, Logroñon abenduaren 5ean,

Durangon abenduaren 9an, Gasteizen abenduaren 15ean, Bilbon abenduaren 16an,

Donostian abenduaren 17an, Bergaran abenduaren 23an eta Tolosan abenduaren
30ean. Datozen kontzertuei buruzko informazio guztia webgune hauetan kontsulta
daiteke: osopolita.org eta ayukenmp.com.
Argitarapen honekin kantu berriak aurkeztu dira, diskoko focus track-a esaterako,
Boterearen dantza, gizarte automata izatearen arriskuei buruz diharduena. Kanta horiei
beste 6 abesti berri gehitu zaizkie, hausnarketa eragile. Tempus fugita aipatzen dute Ez
itxoin abestian; niaren bila dabiltza Kaosari deika abestian, eta bizitzaren galdera
nagusien erantzunen bila, berriz, Nork dakiren kasuan. Hala ere, letra motibatzaileek
ere badute tokia, hala nola Berdin zait, non argi utzi duten norbera dela garrantzitsuena
besteen iritzien aurrean, eta Zerotik abestian birsortzea eta berriro ere hutsik hastea
aipatzen dituzte. Azkenik, Gasolina kantuan, aztoratzen gaituen zerbait aldatu ezin
dugunean sentitu dezakegun inpotentzia edo ezintasun-sentsazioari buruz ari
zaizkigu, nolabaiteko jarrera estoiko batekin.
Irailean kaleratu zuen taldeak diskoaren lehen aurrerapena, Kontran singlea. Amorruz
eta gitarra zaratatsu eta sutsuz beterik, garage eta noise estiloetatik gertuago dagoen
soinua dakar taldeak abesti honetan, riff sendo eta punk ukituekin, melodikotasuna
galdu gabe betiere. Handik gutxira, Zu Izan abesti melodikoa ezagutu genuen,

poprock estilotik gertu, eta garen bezalakoak izatera eta ezarritako arauei jaramon ez
egitera bultzatzen gaitu. Hirugarren aurrerapena Lehertu arte izan zen, zuzenean
sistema seinalatzen duen amorruzko eta desadostasuneko oihua. “Denbora, bizitza,
naizena… Saltzen nabil ta ez da nahiko” bertsoan, pertsonak akituta bizi direla kritikatzen
du taldeak, beti gehiago eta gehiago eskatzen duen sistema baten eraginez.
EZPALAK honako hauek osatzen dute: Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga
(gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria). Euskal musika
alternatiboaren erreferente bihurtu da taldea azken urteotan, eta komunikabide
handiak ere jabetu dira horretaz, hala nola Mondo Sonoro aldizkaria edo Gaztea
irratia, zuzenekoetan berebiziko potentzia erakusten baitute; horretaz gain, Los
Conciertos de Radio 3 saioan aritu dira, baita Bilbao BBK Live jaialdian ere

Ezpalak_Hortz_HolyFireStudio9

WILLIS DRUMMOND

WILLcd-azala

HALA ERE gure 7garren estudioko lana da, eta saiatuko gira diska hau aipatzen zenbait lerrotan.
Paradoxazkoa da, baina batek diska berri bat eskuetan duenean, musikari baino lehen, diskaren azalari ematen
dio kasu. Diska horrentzat, zerbait berri nahi genuen, eta mandarina hori inposatu da, izen bera daraman
kantaren lehen hitzetan agertzen baita. Hautu estetikoa baino haratago*, albuman zehar aipatuko diren gaiei
irudia ematen die: gero ta krisi ekologiko eta soziala gehiago bizitzen dituen sistema akitu baten
zentzugabekeria (stochkolmen, har eta bota, bidasoa) eta zentzugabekeri horrek sortzen dituen ezintasun eta
galtze sentimenduak (western smile, makina bat) edota etengabeko galdezkatzeak (mandarina, gauzak,
jostaleku ala infernu ). Horren ondorioz, denok, mundua aldatu nahi genukenok ere bai, kontraesanez betetzen
gira. Diskaren tituluak kontraesan hauek laburbildu nahi ditu : HALA ERE.
Baina « hala ere », lehen aspektu ilun horren gibelean, itxaropen ikutuak agertzen dira, baita ekintzetara
pasatzeko deia eta aintzina jotzeko beharra. Azkenean hitz personalagoen bidez, azpimarratzen da ere zer den
garrantzitsua (ez dugu behar).
Hitzak baino haratago, gure musika eta talde gisa dugun funzionamendua doaz bide hortik.
Musikalki lehenik, espero dugu entzunen duzun diska hau berri eta fresko izatea, nahiz eta momentu berean,
oso « willis drummond » izan. Jadanik aipatu dugun lehen kanta, mandarina, sailkatzeko zaila da, baina biziki
untsa iragartzen du elkarrekin pasatuko ditugun 36 minutu hauetan gertatuko dena. Ondotik, berriz aurkituko
dituzue Australia ala Irlandako inflenziak (the drones, the new christ, fontaines d.c.), baita aspalditik gure
gainean eragina duen 90 hamarkadako eszenaren eragina, Seattle-eko « grunge »-a (Nirvana, Pearl jam) izan
dadin, ala zerbait « pop »-agoa (eels). Eta nola ez, gure musikan beti presente dira sakonki markatu gaituzten
ozentasun eta taldeak (crazy horse…)
Gero, diska horren soinua ez da soilik kantuen fruitua. Willis Drummond taldean usaia den bezala, bi faktore
biziki garrantzitsuak badira gure soinuan: alde batetik, taldearen osaketa, eta bestetik grabatzeko metodoa.
Zentzu horretan, Vincent Bestaven-en ekarpena azpimarratzekoa da. Taldean sartu zen 2021eko « unplugged »
bira aberasteko, eta elektrikoan jarraituko du abenturaren parte. Bere gitarrek (batzuetan biziki « rock »,
bestetan biziki « atmosferikoak ») gure soinuari beste dimensio bat ematen diote, baina taldearen mamia
aldatu gabe. Ohartuko zizte teklatu batzu ere sartu dituela western smile bezalako kantuetan.

« Bateria-baxugitarra » bloke klasikotik at diren ikutu hauek gutti dira. Eta hori erabaki artistikoa da, diska hori sortzeko
prosezuarekin ikusteko duena. Grabaketa hori biziki « gordina » izan baita : 4 musikariok gela bakar batean,
zuzenean jotzen, klaketarik gabe, kaskorik gabe… Talde bat jotzen, besterik ez. Albuman nahi genuen
mantendu maketak entzutean sentitu genuen indarra, eta hori lortzeko, prosesua berdin berdin jarraitu behar
genuen. Eta horrela izan zen. Azkenean, ondotik, ahotsak eta moldaketa gutti batzu gehitu genituen.
Amaitzeko, ezin dugu diska hori aipatu, grabatzen egon ginen lekua aipatu gabe. 2020an, erabaki genuen
Johannes Buff (Felix-en anaia eta diskaren ekoizle-zuzendaria) eta beste artista batzurekin (petit fantôme…)
gure estruktura propioa sortzea, taldearen egoitza izango zena, baita estudio profesionala ere : Shorebreaker
estudioa. Diska hau bertan grabatu, ekoiztu eta nahastu dugu. Etxean.
Beste urrats bat da taldearen autogestio desmartxan. Badu orain kaxik 20 urte willis drummond familia bat
bezala funzionatzen duela, baina kooperatiba bat bezala ere bai, nolabait. Den dena kudeatzen baitugu
taldekideok horizontalki.
Azken fiean, sorkuntza, proiektuak gauzatzea, antolakuntza eta ekintza dira gure iskilu bakarrak inguratzen
gaituen munduak sentiaratzen ahal digun fatalismoaren parean. Kantak entzuten eta segituan botatzen diren
garaian, proiektuek diska bakar baten iraupena duten garaian eta taldeak sortzen eta istantean urtzen diren
garaian, gure musikaren eta musika taldearen defiizioek fatalismotik salbatzen gaituzte. Hau da guk dugun
rock-aren ikusmoldea. Estilo musikala batetako klixe eta mugak baino ainitzez haratago joaten den zerbait da.
Momentu berean libertigarria den baina hala ere gogoetarazten duen zerbait. Pasioa eta etika bateratzen duen
zerbait. Gizaki abentura kolektibo autentiko bat.

willis drummond PROMO 1