Ahaztu baino lehen kantuaren hitzak, Mikel Etxabururen Ahaztu baino lehen, ama liburuan aurkitu daitezken poemetan oinarrituta dago, bertan gai nagusia alzheimerraren gaixotasuna da.Lide Hernando, Liher taldeko abeslariak, Bilatzen oreka kantuak behar zuen rock kutsua eman dio. Azkenik, Joseba Aparizio tronpeta jotzaileak bere arte guztia oparitu du diskoko haize sekzio guztian.
Album berri honen zati bat, Aretxabaletako NekroSound estudioan grabatua izan da Asel Errasti eta Ander Sevillaren eskutik, eta beste zatia Madrilen grabatu da PullPush Studioan. Aldiz, nahasketak eta masterizazioa Sati Quizhpek burutu ditu.
|