PORNO VS AFRODITA

Benetan Be

SINOPSIA

 

Gaztetxea ixtera doa. Gazteak heldu zaizkigu eta ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Taldearen azken kontzertua ere bada. Seme-alabek, lanek, nekeak, gain hartu dute. Soinu-proba aurrera doan heinean, taldekideen eta euren inguruko ume eta gazteen bultzada, galdera eta pasioen argazki musikala, zuzeneko bideoklipa, izango dugu zentzuen aurrean. Betiere, Porno eta Afrodita jainko-jainkosa basatien begirada apetatsupean.

 

Sei gizabanako hilkor, bizitzarekin ahal duten moduan moldatzen, bi heroi super cool, eta bi jainko-jainkosa ahalguztidun lurtar gaixoek debekatuta duten guztiaz gozatzen. Izango da antzerkia, izango da musika, izango da barre-algara, mina, pasioa, haragia, odola. Izango da rock and rolla.

 

BENETAN BE

 

ZUBI deialdiaren bultzadarekin “Inondik Inora” proiektu kuttuna aurrera ateratzako sortu zen ekimena da Benetan Be. Sortzen zaizkigun galdera, zirrara eta beharren aurrean hausnarketarako sormen-gunea  izateko indarragaz jaio zaigu. “PORNO vs AFRODITA (edo I ♥#gorkaurbizu)” gure bigarren ikuskizuna ekartzen dizuegu oraingo honetan. Ikusle gazte eta ez horren gazte, heldu eta oraindik heltzear daudenentzat sortu dugu. Hainbat zalantza, grina, ezintasun aseezintasun eta beste horrenbeste ergelkeria sexual eta afektiboez elkarrekin barre egiteko.

 

 

FITXA ARTISTIKOA
Zuzendaritza: Patricia Urrutia, Elena Olivieri, Pablo Ibarluzea
Antzezleak: Patricia Urrutia, Juanjo Otero, Jon Zumelaga
Testua: Patricia Urrutia
Musika: Asier Ituarte
Eszenografia: Amaia Garate
Argiztapen diseinua eta teknikaria biran: Arantza Heredia
Argazkiak: Ainhoa Resano
Jantziak: Marodi Sorkuntzak
Diseinu grafiko eta audiobisuala: Roberto Quintana
Ekoizpena: Benetan Be

 

PORNO VS