HIRU KORTSE, AZUKRE ASKO ETA BRANDY GEHIEGI

Kamikaz Kolektiboa

 

Emakume 1, emakume 2, emakume 3, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelitoz betetzen dituzte gorputzak, beraien

egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean.

Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da?

Nork mugitzen ditu emakume hauen kortseen hariak?

 

GAI ARDATZAK

“Unibertsala maskulinoa izateaz nekatuta nago” Paula Bonet

> Fikzioaren eraikuntza. Deseraiki dezakegu gizon-emakumeen irudi eta jarrerak eraikitzen dituen

fikzioa?

> Maitasun erromantikoa. Nondik harremantzen gara?

> Ahalduntze prozesuak. Egitea eskatzen zaigu, ausarta izatea… baina nola ausartu, ausarta izaten

erakutsi ez dizutenean?

> Sororitatea. Sistemak irakatsi digunaren aurka, ahizpatasuna.

 

 

FITXA ARTISTIKOA
ZUZENDARITZA: Erika Olaizola, Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga.
AKTOREAK: Iraia Elias, Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola.
TESTUA: Amancay Gazta±aga, Erika Olaizola eta Iraia Elias.
BIDELAGUNA: Espe Lopez.
JANTZIAK: Barbara Rasso.
ARGIZTAPEN DISEINUA: Miriam Ubanet.
TEKNIKA: Uhina.
ZUZENEKO MUSIKA: Amancay Gaztañaga.
MUSIKA: “Izaki berria” abestia Odei Barroso.
BANAKETA: Goizane Barroso.
EKOIZPENA: Azpeitiko Kulturaz Kultur Kooperatiba.

 

 

 

 

HIRU KORTSE