OLAIA INTZIARTE + JANUS LESTER

URTARRILAK 10 OSTIRALA

ARRATSALDEKO 19:00etan

sarrerak online 10 € + gestio gastuak 

 https://www.musikaze.net/web/?menu=138&pagina=entradas&item=42464&siteID=beikozini

Lehiatilan 12 €

 

OLAIA INTZIARTE

OLAIA PRESS

OLAIA

JANUS LESTER

Jokin Pinatxok pentsalari librearen profila biltzen du: sortzailea, dibertigarria, anbizio handikoa
arlo artistikoan, lasaia eta atsegina arlo pertsonalean. Beratik dator (Euskal Herrian metro
karratuko musikari gehien dituen herria), ahots ezohiko, berezi, erritmo sinkopatudun, arima
beltz, elektroniko edo funka eskutartean ekarrita, 80ko edo 90eko hamarkadako dantzaren
oinordekoak, baina moldaketa guztiz original eta garaikideak aurkeztuz.
Janus Lester talde ikusgarria da. Garazi Esnaola (teklatua), Mattin Arbelaitz (bateria), Julen
Suarez (tronpeta), Andoni Arriola (tronboia), Ane Bastida (baxua) eta Javier Echarri (gitarra)-k
osatzen dute Jokin ingurantzen duen banda.
Maitasuna tabu izan zen Janusen estreinaldia, hurbilekoak eta arrotzak harrituta utzi zituena,
kontzerturik aurretik eman gabe. Irrati eta plataformetako ateak ireki zizkien abesti koloretsu
eta erritmiko honek.
Bigarren estreinaldia: “Ez gaitzala loak harrapatu” izan zen, Gaztain Estudioetan grabatu eta
ekoitzia Eñaut Gaztañagaren eskutik, abesti guztiak bezala. Abesti honekin Janus Lesterrek
diskoa izango zenaren izenburua aurreratu zuen. Ametsak pizten ziren gau amaigabeei,
denbora gelditzeaz eta kontzientziak dantzan jarri ziren egun haiei abesten die Jokinek.
“Dap dap”-ek azken bolada honetan ikusi dugun koreografiarik dibertigarriena ekarri zigun.
Burutik hasi eta gorputz barruraino sartzen den estribillo dantzagarri eta zirraragarri batekin.
Diska osatzeko, hainbat kantu ezberdin topa ditzazkegu, izaera eta emozio aldetik oso anitzak.
Pianoz islatutako tentsio batekin hasten da “Anai”, handitzen joan eta haize konponketa
erraldoi batzuekin bukatuz. “Gazi gozoak” abestiak intentsitatea eta neurrigabekeria ekartzen
ditu lehen planora, sinteak atera eta melodia berriak sortuz. Bitartean, “Zurriola” abestia ere

topa dezakegu, dibertigarria, jostalaria eta Donostiako Jazzaldian jotzeko prestatua ematen
duen abestia. Koktel hontan ere, ikutu funky batzukin “Orain” topatu dezakegu, eta baita Ihes
ere, haizeen solo goxo eta intimoak plazaratuz.

“Udazken egun hura” abestiak ixten du diska. Jokinen ahotsak daukan indarrarekin barru-
barrutik osabari idatzitako agurrak. Balada erraldoi eta benetan sentikorra, denon ileak tente

jartzeko moduko abesti ikaragarria.
JANUS LESTER, Jokin Pinatxo buruan eta ikaragarrizko banda duen itsasontzi musikal bat da.
Bidai honetan, musika portuetan gelditu eta erreferentziak izan diren lagunak bisitatzeko
aukera egongo da, hala nola Daft Punk, Arcade Fire, Arctic Monkeys, Tony Manero, Cher, Sam
Cooke, Morgan edo Nil Rodgers. Adin guztietako publikoak gozatzeko banda da Janus Lester,
bide luze eta dibertigarri honetarako festetarako ateak mundu guztiarentzat egongo baitira
irekiak. Ez gaitzala loak harrapatu.

 JANUSLESTER 3000X3000 1