NØGEN

ABENDUAK 13 IGANDEA

ARRATSALDEKO 19:00etan

Sarrera: 12 € + gestio gastuak

EROSI SARRERAK

 

NOGEN SARRERA

Biluzik jaio ginen eta ahaztu dugu. Irakatsi ziguten garenaren
gainean janzten eta sentitzen duguna estaltzen, bigarren
azal hau berezkoarekin nahastu arte.
Baina zer dago,
mosaikoaren parte izateko hartzen dugun tankera horren
atzean? Zer dago mozorrotatutako ideal eta amets horien
azpian? Zer dago
Under Alt?
Galdera hauen atzetik sortu da Under Alt, Nøgen taldearen
bigarren lan luzea. Erantzunak gordinak dira eta ezpalak
dituzte.
Kanpo azalaren azpian ez dago aringarririk ez
metaforarik
. Beldurra, orbanak, desira, asperdura, txikitako
ametsak, ezinak, damua, malenkonia, loturak eta Liv til
døden diskoarekin lotura egiten duen denboraren muga
salbaezinaren kontzientzia daude.
Esandako guztia irudi bakar batean laburtzea Markel
Idigoras taldekidearen eskutik eotrri da. Izan ere,
diskoaren
azalean
, izan nahi genuenaren eta emandako pausoen
emaitza gordina, giza azal biluzian bildu du Thomas Ibarrolak
ateratako argazkiarekin. Non, azalean ez bada, nabaritzen da
denboraren eta bizitzaren higadura?
Lan berriak ez du suposatzen hortaz aurrekoarekin erabateko
haustura baina ezin esan liteke jarraipen hutsa denik.
Melodiek itsaropenez beteriko malenkolia kutsua mantentzen
badute ere eta,
Zeri begira hartu nahi duzu lo?, Mapa,
Zuek, Ihes edo Euria abestiak aurreko diskoaren indie-folk
estiloan mugitzen badira ere, gainontzeko abestiak pop-rock
indartsuago batean arituko dira. Horrela, Mila aldiz, Alene
edo Erori arte abestiek, esaterako kapa elektriko anitzek
sortutako riffen laguntza izango dute eta
Gelditu dena, pop
soilean dagoen ereserkia da. Jarraitasuna eta hausturaren
arteko orekan
kokatzen da Under Alt.
Soinu anitzak behar izan ditu lan honek eta horretarako
Nøgeneko Eider, Markel, Alex, Olatz eta Jokin ez dira
bakarrik aritu
. Haritz Harreguyren estudioan grabatu
eta nahastu dituzte abestiak eta Ultramarinos estudioan
masterizatu. Modu berean, abesti bakoitzak behar zuen
atmosfera sortzeko, Julen Idigorasek sinteekin eta Borja
Antonek eta Maria Bustosek biolinarekin eta txeloarekin
lagundu dute.
Orain,
urtebeteko lana zuzenean defendatzeko erronka du
Nøgenek aurretik
eta bira hasteko, azken bira amaitzeko
aukeratutako Victoria Eugenia antzokia erabiliko dute.
Nøgenen folk urbanoa bueltan da.