MARTXOAK 6 IGANDEA
ARRATSALDEKO 19:00etan
Sarrera online: 10 € + gestio gastuak
https://www.musikaze.net/web/?menu=138&pagina=entradas&item=37893&siteID=beikozini
Takilan 12 €
ANTTON TELLERIA
Bada jendea, etengabe bromak egiten aritzearen poderioz, sinesgarritasuna galtzen duena. Kasu horren adibide garbia da Antton Telleria Lopetegi (Wisconsin, 1865). Kontua da Anttonen helburua ez dela sinesgarri izatea. Hortarako daude kazetariak.
Anttonek nahi duena da inguruan duen jendeak barre egitea. Modu horretan konfiantza sentitzen baitu. Eta konfiantza oso gauza ona da. Hori bai, barreek ez ezik, diruak ere ematen dio konfiantza. Horregatik hasi da monologoak egiten: konfiantza apur bat eta diru mordo bat irabazteko.
Izan ere, pobre bizitzeko…hortarako daude kazetariak.
NEKATUTAK izeneko ikuskizunean, Antton Telleria zuzentasunaren mugak esploratzen saituko da (ikuskizunaren izenetik hasita). Barre eginarazteko helburu bakar eta sakratuarekin, “delikatuak” izan daitezkeen zenbait kolektibo aipatuko ditu: Psikologoak, ETA, Ertzaintza…eta, nola ez, polemikoenak: Irakasleak.