Otsailak 5 Ostirala

3 emanaldi  18:00 -19:00 eta 20:00etan

14 pertsona saioko

‘Memoria eraikiz’ zentzumen esperientzia ikuskizuna antolatu du udalak otsailaren 5erako, emakume biktimen eta biziraun dutenen ahotsean oinarritutako saioa

Memoria Eraikiz emakume biktimen eta biziraun dutenen ahotsa eta testigantzak biltzen dituen memoria kolektiboaren eraikuntza indarkeria matxisten aurkako estrategia gisa lantzeko apustua da, Mugarik Gabe elkartearen eskutik. Ondarroako Udalak hiru saio antolatu ditu herritarrak esperientzia honetan murgiltzeko. Otsailaren 5ean izango dira hiru saioak, Beikozinin, 18:00etan, 19:00etan eta 20:00etan. Izena Etxelilan eman behar da (doakoa da), bihartik (urtarrilak 26) aurrera. Aforoa mugatuta dago, saio bakoitza 14 lagunentzako.

IZENA EMATEKO:

etxelila@ondarroa.eus edo telefono hauetara deituz: 94 613 40 08 edo 664 54 73 67.

 

MemoriaEraikiz_Cartelondarru21.ai