Amparanoia, Zea Mays, Bernardo Atxaga eta Koldo Almandoz IV. Marabilli Festibaleko lehen izenak

2017ko urriaren 5,6,7 eta 8an ospatuko da aurten Ondarroan IV. Marabilli Sormen Festibala eta dagoeneko antolatzaileek lehen izen batzuk lotuta dituzte. Urriaren 6an Amparanoia taldeak kontzertua emango du eta Bernardo Atxagak “Gogoeta bat harri baten inguruan” beren beregi idatzitako hitzaldia emango du. Gauez, Koldo Almandozen Sipo phantasma filma arrasteko itsasontzi baten barruan botako dute. Larunbat gauean joko dute Zea Maysekoek.
 
Irudimenez betea dator aurtengo edizioa. Aurrerago, izen gehiago gehituko dira. Kontzertuetako sarrerak aurki salgai Beikozini aretoan era Zurru-murru liburudendan eta beikozini.com atarian.