“ZER DUZU, AMY?” antzezlana

arratsaldeko 19:30 etan

sarrera fisikoak irailak 13, 09:30etatik aurrera: 5 euro

Oh My God Produkzioak

3AMY

Leire Ucha aktoreak pelikula, telebista saio eta antzezlan ani­tzetan parte hartu du. Oraingoan komedia honen egilea ere bada.

Dasyk edozein gauza egingo luke Amy Winehousen ahotsa eta talentua izateko. Baina bere ahotsa arrunta da, bere itxura arrunta da eta bizitza ere, arrunta du.
Amyren heriotzaren berri izan duenean, maleta hartu eta Londresera abiatu da, Edgwareburyko kanposantura. Amyren hilobiaren parean zera galdetu dio: “Amy, zergaitik ez zinen zoriontsu, sekulako ahotsa izanda?” Amyk ez du erantzun.
“Ez da posible ahots hori betirako isilik egotea. Zerbait egin behar dut”, pentsatu du Dasyk bere baitan. Orduan, maleta ireki eta bertatik esoterismo liburua, aitzurra ta pala atera ditu. Amyren ahots-kordak bereganatuko ditu!

IDAZLEA: Leire Ucha
ZUZENDARITZA: Eguzki Zubia, Na Gomes
ANTZEZLEA: Leire Ucha
ESZENOGRAFIA ETA ATREZZOA: Itziar Markiegi
IRAUPENA: 75′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.