AZAROAK 1 ASTELEHENA

Arratsaldeko 19:00etan

sarrera 12€ + gestio gastuak

https://www.musikaze.net/web/?menu=138&pagina=entradas&item=36101&siteID=beikozini

Egunean bertan 15 €

 

 

Joseba Irazoki Eta Lagunak

Joseba Irazoki futbol jokalaria izango balitz, partida nahasienetan ere baloia ukitzen duten aldioro jokaldi magiko bat sortzeko gai diren jokalari horietako bat litzateke. Eta hala jazo da oraingoan berriz ere. Josebak ahobete hortz utzi gaitu, metro karratu batean driblina egin eta gero, berak baino beste inork antzemateko gai ez den hutsune zabal bat irekitzen du pasea eman du. JIEL III izugarrizko pazientzia eta jakituriaz landutako 9 doinuen bilduma da. Disko heldua, bai, funtsean Joseba eta bere ohiko lagun taldearen soinu ezagun eta nahastezinez osatua, baita ere, baina inola ere ez erosoa edota konformista. Lerro arteko informazioaz beteta dator eta geuri dagokigu entzunaldien poderioz aurkitzeko gai izatea, abesti guziak eta bere ondoan aritzen diren musikari guziak hobetzen dituen mugimendu magiko eta antzemaezin horiei adi beti.

JIEL_05

 

AUDIENCE

Hainbat forma hartzen ditu audience taldearen azken lanak, nondik begiratzen diozun arabera. TOLESDURAK disko bikoitza da, edo agian bi disko dira. Edozein kasutan, hor ageri dira audiencen kaleidoskopioan erpinak bueltaka eta elkarren artean talka egiten.

 

audience