AZAROAK 7 IGANDEA
Arratsaldeko 19:00etan
sarrera 10 € + gestio gastuak
https://www.musikaze.net/web/?menu=138&pagina=entradas&item=36103&siteID=beikozini
Egunean bertan 12 €
ibil bedi
Irunberri, Erriberri, Zangoza eta Iruñeko bost lagun gara Ibil Bedi: gitarra, baxua, biolina, saxoa, bateria, teklatua eta ahotsak. 2019ko ekainean kaleratu genuen gure lehenengo diskoa Berandu baina garaiz izenpean. Urte horren hondarrean bertan kantu bikoitz bat atera genuen: Bide Zuzena-Teilaturantz, oraingoz dugun bideoklip bakarrez lagunduta. Aurten ikusi du argia gure bigarren lan luzeak: Beltxarga Beltza, konfinamenduarekin batera hondutako hamaika kantu biltzen dituena. Maitasunaz mintzo gara, zalantzez, ezustekoez, galeraz eta bizitakoez gehienbat. Gure kantuak, orokorrean, poparen bueltan ibiltzen dira, nahiz eta bestelako ukitu batzuk soma daitezkeen zenbaitetan.
physis versus nomos
Physis Versus Nomos Beñat Antxustegi Goikoetxetaren proiektu pertsonala da, lehen aldiz bandarekin grabatu du bere laugarren diskoa den ARRARO NIOENEAN. Berako Atala estudioan zuzenean eta analogikoan grabatuta Iñigo Irazokiren gidaritzapean eta Unai Pelax (baxuan), Eneko Sierra (saxoan) eta Xalba Ramirez (baterian) lagun. Aurreko lanak “Saudade é fatal” (2016), “EZIN” (2013) eta “Zirrara eta ferekaren artean” (2011)