GARI & MALDANBERA

ABENDUAK 17

Arratsaldeko 19:00etan

sarrera: 12 € + gestio gastuak

erosi sarrerak

Gari_argazkia

 

GARI & MALDANBERA

Gari-k (Iñaki Igon Garitaonandia -Legazpi, 1963-) bakarka daraman ibilbidean hamargarren diskoa argitaratu zuen 2018ko abenduan. Euskal kantugintzan itzal luzeko sortzailea da Gari, herri memorian gordetako abesti askoren egile. Bere azken lana 2016an argitaratu ostean (Estutu, Elkar), zortzi pieza berri jendarteratuko ditu azaroan, ordukoan abiarazitako estiloan sakonduz.

Musika estiloan jarraipena izan duen arren, soinuaren norabidean nabari da, akaso, garapen nabarmenena. Izan ere, diskoa El Tigre eta Tio Pete estudioetan grabatu da, We Are Standard taldeko Jon Aguirrezaba- lagaren agindupean eta Gari berak ekoitzita.

Gariren ahots xuxurlatu eta hauskorrak, zenbait abesti- ren ‘groove’ak eta atmosferadun soinu geruza ezberdi- nek osatzen dute ‘Beste Denbora Batean’ diskoaren arima. Hor nabarmentzen da gehienbat aurreko diskotik berri honetara arteko jauzia.

Izan ere, elementu sonoro gehiagorengana hurbildu da oraingoan, aurreko diskoaren intimismotik eta soiltasu- netik –ez sinpletasunetik– aldenduz. Jauzi hori nabaria da, esaterako, ‘Memoriaren apurrak’ abestiaren slide-guitar eta ahots femenino erakargarrietan, edota diskoa ixten duen ‘Desira’n, non hasierako lasaitasunak Gorka Benitezen saxo zoroari pausoa ematen dion, berriz ere lasaitasuna nagusitu dadin.

Bilduma honetan, sorpresa gisara, Mercedes Sosaren kantu baten bertsio gozo eta ederra emango digu.

Ohi bezala, oraingo honetan letretan Igor Elortza, Jon Benito, Mari Luz Esteban eta Juan Luis Zabalaren laguntza izan du. Bidaide duen Maldanbera taldea osatuz, bestalde, Borja Barrueta baterijolea eta Gorka Benitez saxofonista aritu dira.

Diskoaren esentzia zuzenekoetara eramango du neguan zehar, kantu berriak eta bakarkako ibilbide luzean zehar bildutako hainbat klasiko ere tartekatuz.