LITERATUR AMUAK

AZAROAK 3 IGANDEA ARRATSALDEKO 18:00etan

sarrera 2 €

Enkarguz sormen-proposamen bat da. Xabier Zabalak eta Andoni Egañak hamaika abesti sortu dituzte elkarrekin; proposamen honetan, ostera, ordu eta erdi izango dute soilik abesti bat sortzeko, hori bai, publikoaren laguntzarekin. Gai bati heldu eta abestia sortuko dute ikuskizunean zehar. Alberto De Abajok lagunduko die ikus-entzunezkoetan. Enkarguak badu bere arriskua ere, sormen prozesu guztietan bezala. Erronkari heltzeko kapaz izango dira? Etorri eta parte hartu!