DA! DURANGOKO AZOKA – PATXUKO NICE

Abenduak 8 arratsaldeko 17:00etan

sarrerak online: 6 € + gestio gastuak   www.durangokoazoka.eus

Takilan: 8 €

PATXUKO NICE 2arg Asier Perez

Patxuko Nice taldeak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2012) musika irtenbide berriak edo posizionamendu eta kokapen musikal altruistak izan zituen buruan musika ibilbideari hasiera ematerakoan.
Patxuko eta Jon Mari Beasainen ideiek abiarazitako proiektuak oinarri sendoagoak ditu diskotik
diskora nahiz eta taldekide batzuk sartu eta beste batzuk irten diren taldearen sorreratik.
Patxuko Nice taldearen laugarren diskoa 2019aren bukaeran eta 2020ko urtarrilean grabatu
eta nahastu du Pello Gorrotxategik Ereñotzuko Aieka estudioan. Masterizazioa 2020ko otsailean Jonan Ordorikak egin du Mamia estudioetan. Ondoko laguntza izan ditu diskoak. Txus
Aranburu: teklatuak (Aukera bakarra, La huella, Manifestu emozionala). Oskar Benas: koroak
eta perkusioa (Esnatu da, La huella, Escarcha) eta musika eta letrak Patxukorekin batera “Esnatu da” abestian. Ohiana Rodriguez: teklatuak (Esnatu da, Escarcha). Oier Guillan: errezitazioa (Manifestu emozionala) eta letrak (Manifestu emozionala, Biok garen mundua). Amagoia
Gomez: hitzak (Aukera bakarra). JuanCarlos Ordoñez: hitzak (La huella). Ernesto Villar: hitzak
(Ezinean). Raul Artieda: hitzak Patxukorekin batera (Tiemblan los abrazos). Quim Moya: diseinuak, irudiak, marrazkiak.
Patxuko Nice taldearen laugarren diskoak (Quim-en marrazkia) bi eragin handi daramatza
kantuen ezaugarrietan. Pop leun eta leuntzaileak reggaerekin du harreman estu eta sakona.
1980ko hamarkadako aztarna nabariak dira kantuen kontzeptuetan. Soul eta funk eraginak daude
“Aukera zoragarria” abestian. “La huella” reggae geldoaren sinonimoa da eta “Tiemblan los brazos” abestiari antzeko lurrina eman diote. Barnerakoitasuna da girorik sentikorrena Patxuko Nice
taldeak, samur helaraziko digu mamiaren argia. Umiltasun musikalarekin jositako pop doinuak
reggae zaparradekin bustita. Baina horren guztiaren gainetik beste bereizgarri eta nolakotasun
bat gordetzen dute gitarretan, Itoiz taldearen reggae gitarren usaina barruraino daukate sartuta
eta, funtsean, hor dago Patxuko Nice taldearen ekarpen sotila modu xaloan erakutsia.