DA! DURANGOKO AZOKA – DUPLA + NIKOTINA

Abenduak 6 arratsaldeko 18:00etan

Sarrera: online 8 euro + gestio gastuak  www.durangokoazoka.eus

Takilan: 10 euro

Dupla 4 copia

DUPLA nekazal ingurune baten musika urbanoa egiten duen taldea da. Hitz esplizituak erabilita, ikutu elektronikoa zein hip-hop-a nahasten dituen pop musika da beraien marka.
Durangoko Azokan bere lehenengo lan kontzeptuala aurkeztu zuten, Folklore izenpean.
Bertan filosofia berritzailearekin bat eginez, haien musika aurkezteko disko zein USB formatuak baztertu eta goxoki musikatuak diseinatu dituzte Duplatxusak.
Goxoki hauek estalkian QR kode bat daukate. Mugikorraren bitartez kode hau irakurtzean beraien web-orrira bideratuko du eroslea eta bertan haien musika sarean entzun edo deskargatzeko aukera izango dute.

IMG-20180926-WA0009 (1)

NIKOTINA Jon Tolosa Belza izeneko 19 urtetako MC Tolosarra da. Rapa gaztetatik jorratu duen musika izan da, reggae eta dancehall doinuak pixkanaka bereganatuz.
2016 urtean hasi zen abesten Nikotina bezela eta Ziribulio Sound kolektiboarekin batera hainbat kontzertu eman zituen. 2018-ko Azaroan, 7 kantez osatutako lehen diskoa aurkeztu zuen, Irungo Stepi Selektahk grabatu eta masterizatu zuena. Urte horren bukaeran eta 2019an Euskal Herriko areto, gaztetxe eta plaza ugarietan  bira egin zuen.