BELAKO

URTARRILAK 8 OSTIRALA

ARRATSALDEKO 19etan

sarrera: 16 €+gestio gastuak

EROSI SARRERAK

Belako navidad 1

Belako “post punk” musika egiten duen Mungiako (Bizkaia) talde bat da. Beraien abesti gehienak inglesez badira ere, abesti batzuk euskaraz sortzen dituzte.

Taldearen izena Mungiako Belako auzoaren izenetik dator. Taldeak auzo honetan entsaiatzen du eta Josu eta Lore taldekideak auzo honetakoak dira.

Mungiako taldea 2011n sortu zen, 80. hamarkadako new wave estiloan inspiratuta. Hasieran bertsioak egiten zituzten eta lokal txikietan hasi ziren jotzen. Laster soinu berriagoetara aldatu zuten haien estiloa, post-punka ukitu elektronikoekin konbinatuz.

2012an Gaztea maketa lehiaketa irabazi zuten eta Radio 3ekoan hirugarren postua lortu zuten. Emaitza hauei esker, urte horretako Bilbao BBK Live jaialdian jo zuten eta ondoren, Elvis Costelloren hasierako talde bezala jo zuten Donostiako Jazz jaialdian.

Nahiz eta oso gazteak izan eta album luze bat bakarrik editatu (Eurie), jaso zituzten kritika bikainei esker Euskal Herriko zein Espainiako eszenetan potentzial handiko taldetzat jo zen.

Eurie izan zen taldearen lehenengo LPa. 2013ko hasieran argitartau zuten Gaua estudioetako Aitor Abioren produkziopean. Disko honetan post-punt britainarraren soinu atmosferikoak txertatzen dira eta Joy Division, The Clash, Pixies, Sonic Youth edo Nirvana bezalako taldeen influentzia antzeman daiteke. Diskoko abesti nagusiak “Sea of confusion”, “Haunted house” , “Southern sea (Beautiful world)” eta “Molly and Pete” dira

2013ko abuztuaren 29an Zugarramurdiko leizeetan egin zen koba-ravean parte hartu zuten, Crystal Fighters eta Wilhelm and the dancing animals taldeekin batera.

Kritiko zein entzulegoaren artean izandako harrera ona medio, 2014ean zehar iberiar penintsulan zehar jaialdi askotan zuzenean jo zuten; SOS 4.8, Primavera Sound, Festival Tres sesenta, BBK Live, Low Festival, Sonorama, Ebrovisión edo DCODE kasu. 2014ko abenduaren 4an, Urteko errebelazio saria eman zioten Belako taldeari[5].

2014ko ekainean 2 EP paralelo argitaratu zituzten: Bele Beltzak, Baino Ez eta AAAA!!!!. Haiek sorturiko Belako Rekords zigiluarekin autogestionatu zituzten. Lehena landuagoa eta moldaketa askorekin, MagicBox estudioetan grabatua eta James Morgan eta Josu Ximun taldekideak ekoitzia. Bigarrena berriz, medio gutxiagorekin, askoz gordinago eta zuzenagoa.

2015eko azaroaren 5ean “Track sei” argitaratu zuten, taldearen bigarren LPa izan zen “Hamen” diskaren aurrerapen singlea. 2015ean ere, RNEk ematen duen “El Ojo Critico” saria irabazi zuten.[7] Diska 2016 urtarrilaren 16ean jarri zuten salgai, baina aurreko urteko udazkenetik zeramaten giran berau ezagutzera ematen. “Hamen” “Mushroom Pillow” zigiluaren bitartez publikatu zuten, Triangulo de Amor Bizarro, La Habitación Roja eta El Columpio Asesino bezalako taldeengatik ezaguna. LP hau askoz landuagoa eta medio gehiagorekin egina da, eta maila internazionalean kontzertuak jotzera eraman ditu.